miércoles, 8 de junio de 2011

Energia eolikoaren sorrera.

Energia eolikoa haizea erabiliz lortzen den energia da, hau da, aire korronteek sortutako energia erabiliz.
Haize-energiaren erabilera oso sinplea da. Eguzkiak Lurra berotzen du, baina lurrazalaren forma irregularren eraginez, tenperatura desberdineko aire-masak sortzen dira, hots, dentsitate eta presio desberdinekoak. Desberdintasun horiek alde baterako eta besterako korronte horizontalak sortzen dituzte, hots haizea sortzen dute. Eta haize horren abiadurak mugituko ditu bere bidean jarritako errotaren palak.

1 comentario: